FRANÇAIS



Aurkezpena

Ongi etorri nire itsas eskulangintzako tailerrera.

Orrialde hauetan nihaurek obratu gauzaki eta sorkuntza batzuk aurkituko dituzue. 

Euskal Herrian bizi den Euskaldun eta ontzigile gisa, nire herriaren itsas historia eta kultura ongi ezagutzen ditut. Horregatik hautatu dut Euskal Herriko itsas ohituretatik datozen ontzi-maketak eta itsas ondarearekin zerikusia daukaten gauzakiak landu eta aurkeztea.  Ontzi-maketak ikerketa lan baten emaitza dira eta, proposatzen ditudan eredu guziak nihaurek eskuz eginak dira. 

Bestalde, maketa edo gauzaki pertsonalizatuagoak egin ditzaket, eskaeraren arabera. 

Beste aukera batzuk ere aurkituko dituzue, hala nola krosko-erdiak, ontzien barneko antolamenduak, hainbat eskultura eta apaindurako gauzak ahantzi gabe. 

Bisitaldi on.